11.000
eskerrik asko

Elikatzen duten txaloak

Dagoeneko, Elikagaien Arabako Bankuak 12.000 euro ditu COVID-19 sortzen ari den ondorioak arintzen laguntzeko. Hori posible izan da zuen omenaldirik onena helarazi diguzuen ehunka arabarrei esker, erabilera bikoitza izan duen txalo zaparrada. Egun hauetan gu zaintzen ari direnei egindako omenaldia ez ezik, une hauetan gehien behar dutenei laguntzeko ere balioko dute.

Eskerrik asko parte hartzeagatik. Bidali duzuen bideo-segundo bakoitza berehalako laguntza bilakatuko dira-eta.

Elikagaien Arabako Bankua gure lurraldean gure ongizatearen alde lanean jarraitzen duten erakunde ugarietako bat da. Euren webgunearen bidez lagun diezaiekezu: www.bancodealimentosaraba.org

Arabako gizartearentzako laguntzen deialdia

Vital Fundazioan beti egin dugu lan Arabako gizartearen ongizatearen alde, atzo, gaur eta bihar. Ehunka arabar anonimok sortu dituzten 12.000 euroak duela aste batzuk Arabako Unibertsitate Ospitalerako arnasgailuak erosteko eman genituen 300.000 euroei gehitu zaizkie.

Gure gizarteari laguntzak emateko deialdia da gure hurrengo urratsa. Izaera sozialekoak, milioi bat euro bideratuko ditugu gizarte proiektuetara. Berrikuntza bat dakar deialdi honek, irabazi-asmorik gabeko pertsona-kolektiboek babestutako proiektuak aurkeztu ahal izango direla.

Tienes toda la información sobre nuestras ayudas en nuestra web: www.fundacionvital.eus.

Marrazki hutsak baino zerbait gehiago

Eskerrik asko parte hartu duzuen neska-mutil guztiei! Maitasun-horma utzi dizuegu. Laster jakinaraziko dugu zein diren tokiko merkataritzan truka daitezkeen 50 euroko 20 txartel saridunak irabazi dituzten marrazkiak.

Maitasunez betetako horma bat

Arabako dozenaka umek gure ongizatearen alde egunero gogor lan egiten dutenei helarazitako mezua da hau.